Behin pauso burokratiko guztiak emanda, laster gauzatu beharko dute Garagartzako ortuen proiektua. Izan ere, Gipuzkoako Diputazioak dirulaguntza emanda dauka proiektu horrendako, baina baldintza moduan ipini du aurtengo urriaren amaierarako bukatuta izan beharko dutela guztia. Beraz, presazko kontua izango da.
Proiektu horren bitartez, Udalak gura du egokitu patzela bat Garagatza auzoan herritarrendako ortuak sortzeko, erretiratu, langabe eta Udalak zehaztutako irizpideen arabera, hainbat herritar talderendako lirateke ortuok. LKSk egindako proiektuaren arabera, 87 ortu egokituko dituzte Garagartza auzoan.