Etxebizitza horiek guztiak alokairuzkoak izango direla azpimarratu zuen sailburuak: 216 izango dira babes ofizialeko alokairdudunak eta gainerako 108ak alokairu sozialekoak. Alokairuen kopuruen gaineko datua ere eman zuen Madrazok: hileko 200-250 euro.
Etxeon proiektua idatzi eta gero, lurren kutsadura garbitu egin beharko dutela gogora ekarri zuen eta horren ostean hasiko direla obrak egiten. Javier Madrazoren esanetan, 2009aren hasieran izango da hori.
Alokairuan hartzeko izango diren 216 etxebizitza horien proiektua lehengo legealditik dator. Orduko udal agintarien asmoa zen Kutxari esleitzea etxeon proiektua, baina hainbat protestaren ondorioz, asmo hori atzera bota zuten eta azkenean Visesari esleitu zizkioten etxeok.
Bukatzeko, gaineratu zuen Arrasateko Udalak lurzoru gehiago ematen badie etxe gehiago eraikitzeko, eurek badutela horretarako borondatea; gogora ekarri zuen Etxebiden arrasatear ugarik emanda daukala izena.