Babes ofizialeko etxeetarako baldintzak berrikusiko ditu udal gobernuak

Jon Berezibar 2007ko urriaren 9a

Badira Arrasaten babes ofizialeko hainbat etxebizitza oraindik zozkatzeko zain daudenak. Hain justu, Gelman 125, Uribarrin 44 eta Zerrajeran 108. Noiz zozkatuko dituzten oraindik zehazteko badago ere, gobernu berriak planifikazio orokor berria egin gura du zozketa horiek zelan egin behar diren erabakitzeko.

Ino Galparsoro alkateak azaltzen dunez, lehengo udal gobernuak babes ofizialeko etxebizitzak zozkatzeko baldintzen plegua onartu zuen. Orain, berriz, gobernu berria dago eta haren nahia da planifikazio orokorra egitea. Galparsorok gaineratu duenez, behin zozketak egiteko baldinztak gobernuko kideen artean adostu eta gero, prozesua jendeari zabalduko diote baldintza horien berri emateko eta haien iritzia batzeko.


Alkateak uste du datorren hileko osoko bilkura aurkeztu ahal izango dituztela baldintza berriak eta behin hori eginda, etxebizitza multzo zehatzen zozketak noiz egingo diren hasiko dira ezartzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak