Babes ofizialeko etxeen zozketa, martxoaren 12an

Ubane Madera 2009ko urt. 30a, 13:57

Gelmako eta Uribarriko 175 etxebizitza zozkatuko dituzte, Etxebideko 847 eskatzaileren artean. Bestalde, martxoan (26an) zozkatuko dituzte, baita ere, Caixako etxeak.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak dagoeneko jakinarazi du noiz zozkatuko dituzten Arrasateko babes ofizialeko etxebizitzak: datorren martxoaren 12an.

Zozketa publikoa

Guztira 175 etxebizitza zozketatuko dituzte: Gelman edo Zabalgunean eraiki dituzten babes ofizialeko 131 etxebizitza eta Uribarriko 44 etxebizitza. Etxebideren arauen arabera egingo dute zozketa, hau da, zozketa publikoa egingo dute, jendaurrean.

Etxeen banaketa

Zozketatuko dituzten 175 etxebizitzetatik 75 izango dira lau urteko antzinatasuna duten eskatzaileendako; 65 izango dira 25 eta 35 urte bitarteko eskatzaileendako eta beste zortzi, elbarriendako. Gainerako 27ak kupo orokorrekoak izango dira.

Ia 850 eskatzaile

Zozketan 847 eskatzailek parte hartuko dute: 336 dira Etxebiden lau urteko antzinatasuna dutenak; 331 dira 25 eta 35 urte bitartekoak; 172 kupo orokorrekoak eta 8 elbarriak. Zerrendak Biztanleen Arreta Zerbitzuan daude.

La Caixan

Martxoan (26an) zozkatuko dituzte, baita ere, Caixako etxeak. Gaur, egubakoitza, zen izena emateko azkeneko eguna. Bada, 581 lagunek eman du izena eta horietatik 278k betetzen dituzte baldintzak (eguazteneko datuak dira).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak