Azoka plaza eta Alfonso X. Jakintsua plazako lanak berbagai, gaur

Ubane Madera 2008ko aza. 17a, 11:46
Astelehenero moduan, udal gobernuak batzarra egin behar du gaur arratsaldean. Azoka plazan hutsik dauden saltokien adjudikazioa berbagai izango dute, adibidez, batzar horretan. Hain justu ere, plaza horiek adjudikatzeko prozedura arautzen duen agiria onartzeko proposamena izango dute mahai gainean herriko agintariek.

Obren atalean, berriz, Bizkaia etorbidea berriro urbanizatzeko obren egoera aztertuko dute; Iturriotz kalearen egoera ere bai, herritar batek kale horren egoera eskasa salatu eta gero; eta Alfontso X. Jakintsua plaza urbanizatzeko proiektua idazteko lanak adjudikatzeko proposamena aztertu beharko dute.

Eta bestelako gaien artean, dirulaguntza kontuak landuko dituzte; hain justu, Enpresen Laguntzak programaren barruan, 2008ko dirulaguntzen banaketa proposamenaren gaineko behin betiko erabakia hartuko dute eta errotulu, irudi korporatibo eta web guneak euskaraz jartzeko egindako laguntza eskaerak aztertuko dituzte.

Horrez gainera, San Andres egunaren bezperan San Andres auzoan egin gura duten azokaren gaineko laguntza eskaera ere aztergai izango dute zinegotziek. Eta baita ere, ASPACE elkarteak egin duen eskaera, Arrasaten lokal bat erabili ahal izateko.

Halakoak eta beste, esandako moduan, gaur 15:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak