Azken urtean hildako mendizaleak omenduko dituzte domekan, Besaide egunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko irailaren 17a

Aurten ere Besaide egunak ez du hutsik egingo; domekan izango da, irailak 19. Egun berezia antolatzeko txandakatze sistema erabiltzen dute Arrasate, Aramaio eta Elorrioko mendizale taldeek. Aurten Aramaioko Orixol mendizale taldeak antolatuko du. Beraz, azken urtean mendian hildakoei omenaldia egingo diete; tartean martxoaren 1ean Udalatxen hil zen Joseba Iglesias 'Pajero'-ri.

Egitaraua urterokoa izango da: mendizaleek 11:00etarako dute hitzordua, Besaiden. Ordu horretan hasiko da azken urtean hildako mendizaleen oroimenezko meza. Meza ostean txalapartariak, trikitilariak, bertsolariak eta dantzariak izango dira. Eta azkenik, lore eskaintza egingo dute.

Irteera irailaren 26an
Bestalde, mendi irteera antolatu du Besaide mendizale elkarteak datorren irailaren 26rako. Egun osorako irteera izango da, Ordunte mendikatera; 07:30ean irtengo dira, Garibaitik. Izena eman gura duenak datorren astean izango du aukera, hilaren 20an, 21ean eta 22an –19:30etik 20:30era, Besaideren egoitzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak