Abuztu erdialdean askatu zutenez hainbat herritarrek ez zuten aukerarik izan preso arrasatearrari ongi etorria egiteko, oporretan zeudelako. Hala, euskal presoen eskubideen alde hileko azken egubakoitzetan egiten den elkarretaratzea aprobetxatuz, ongi etorri ekitaldia egingo diote bihar Igor Letonari, abuztuko Azken Ostirala dela kontuan hartuta. Ekitaldia 20:00etan izango da, Herriko plazan, eta ondoren manifestazioa egingo dute Arrasateko kaleetan zehar.
Amaitzeko, luncha egingo dute Arrano elkartean.