Azken minutuan eta penaltiz, Dribling Zaldibarko Ligako txapeldun

Goiatz Arana Begiristain 2009ko eka. 21a, 23:47
Paulaner Driblingek irabazi du aurtengo Zaldibarko Liga, Lasagabaster mendean hartuta (3-2). Atzo, zapatua, jokatu zuten finala. Partidu polita bezain gogorra izan zen, gol gutxikoa eta intentsitate handikoa.

Dribling hasi zen irabazten (2-0), baina atzean eskasago egin zituen gero minutu batzuk eta Lasagabasterrek aprobetxatu egin zuen hori parean jartzeko (2-2). Berdinduta zegoen neurketa eta, harmailetan, luzapena jokatu beharko zutela pentsatzen hasita zegoen jendea. Azken minutuan eta penaltiz, Paulaner Driblingek gola egin zuen, ordea, eta orduantxe argitu ziren zalantza guztiak. Aurreko astean Kopako txapela jantzi zuen taldeak Ligakoa jantzi zuen atzo. Denboraldi bikaina egin dute.

2., 3. eta 4. postuak


Driblingen kontra finala galduta, Lasagabasterrek bigarren postuarekin konformatu behar izan du. At. Celaya sailkatu da hirugarren: aurtengo Ligako irabazleari gehien aurre egin ziezaiokeen taldea zen, behar bada, baina finalerdietan Lasagabasterren kontra galdu eta gero, ezin besterik egin. Eta McAwen Dauenek ez du zortea aldeko izan. Liga irabazten hasi bazen ere, bi baja garrantzitsu izan zituen –min hartu zuen jokalari batek eta kanpora joan zen beste bat–  eta laugarren geratu dira, azkenean.
 

Antolatzaileak, pozik


"Txapelketa oso ona izan da; eta amaiera, bikaina". Hitz horiekin laburbildu digu antolakuntza taldeko Ibai Gonzalezek aurtengo Zaldibarko Ligak emandakoa. Astebururo, futbolari eta zale mordoa batzea lortu dute eta helburua bete dute, beraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak