Hartz garezur horrek 150.000 bat urte ditu, eta oso-osorik agertu da; hori, Arrizabalagaren esanetan, "oso ezohikoa" da. Orain, prozesu oso bat jarraitu behar da piezarekin: errestauratu, garbitu, bildumatu, aztertu eta depositatu. Buruhezur hori "ikusgarria" dela esan du Alvaro Arrizabalagak.
Aurtengo indusketak bihar, zapatua, bukatuko dituzte, bihar batuko dute-eta dena. Datorren urtean berriro etorriko dira; Arrizabalagak dioenez, gutxienez, beste bi udatan jarraituko dute indusketekin.