Auzoko eta kaleko bisitariak, San Andresko jaietan

Ubane Madera 2010ko mai. 2a, 15:50
Akaso antolatzaileek nahi baino jende gutxiago dabil San Andres auzoko jaietan, baina dabiltzanak gustura asko dabiltzala agerikoa da auzoko taberna edo jai-guneetan bueltatxoa ematen duenarendako. Atzoko eta egubakoitzeko ekitaldien arrakastaren ondoren, gaur apurtxo bat motelagoa izango da partaidetza, jaunartzeen ondorioz, auzotar askok bestelako konpromisoak dituztelako.

Adibidez, "Corazon de Encina 80 urtetik gorakoei ematen diegun lunchera ezin izan dira etorri izena eman zuten askok. 40-50 elkartu gara eta bestela 60-70 bat elkartuko ziren, , oraindik ere gaur arratsaldeko ospakizunak falta dira", kontatu du Aitor Guridi auzo alkateak. Hark gaineratu du "komunioetara egokitu" egin behar izan dituztela, baita ere, gaurko umeendako prestatutako ekitaldiak. Adibidez, atzeratu egin dute Gorriti eta bere animalien jarduna. Texas Holden karta txapelketak, berriz, bere horretan segituko du: 16:00etan Urmai kafetegian.

Auzokoak bertakoak

Edozelan ere, orokorrean pozik daude jaien antolatzaileak orain arteko erantzunarekin. 150 lagun izan ziren, adibidez, zapatuko herri bazkarian. Eta orokorrean, nagusi eta gazteak ikusi ditugu parte hartzen hainbat ekitalditan: "Ahalegindu gara ekitaldietako batzuk (ipuin kontalaria, magoa, buruhandiak…) auzokoek bertakoek egindakoak izaten, eta nik uste dut horrek jende gehiago erakarri duela", adierazi du auzo alkateak. Bestalde, auzoko jaiak izan arren, kaletarrak eta ingurukoak ere oso ondo hartzen ditugu, eta batzuk etorri dira", gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak