Hainbat dira autoetan izaten diren lapurreten gainean kexatzen diren herritarrak, eta horietako batek adierazi digunez, udaltzaingoak lapurrak estutu behar dituela uste du: "Ulertzen dut gaueko txandan ezin direla leku guztietara heldu, baina izaten ari diren lapurreta kopurua ikusita, bost udaltzain bakarrik izatea gutxiegi iruditzen zait".
Lapurreten inguruan informazioa eskatu ostean, udaltzaingoak ez du oraingoz adierazpenik egin.