Autobusak hasi dira ospitale inguruan geratzen

Ubane Madera 2010ko urt. 7a, 19:01
Lurraldebus urtarrilaren 2an hasi zen ibilbide berritik pasatzen, Nafarroa etorbidetik; Arrasate barruko urbanoa ere hasi da ibilbide berritik pasatzen, ELMAko etxebizitzetatik.

Urtarriletik aurrera errazagoa da anbulatorio ingurura joatea, autobusez ere joan daitekeelako. Geralekua egokitu du Arrasateko Udalak, Mataderoko zubian. Eta dagoeneko estreinatu dute Lurraldebusen erabiltzaileek.

Hain justu, Eibartik Eskoriatzara doazen autobusek eta Oñati eta Arrasate artekoek ibilbidea aldatu eta urtarrilaren 2az geroztik Nafarroa etorbidetik sartzen hasi dira. Mataderoko biribilgunetik pasa, zubian geratu, eta Gelmako etxetarako noranzkoa hartzen dute, Gipuzkoa etorbideko biribilgune berriraino. Eta handik Garibai etorbidera jotzen dute, Abaroako geltokira.

Arrasateko urbanoak prezio bera

Bestalde, gauza bera egin dute Arrasate barruko urbanoarekin: ibilbidea egokitu eta herritarrei ospitalera joateko erraztasunak emateaz gainera, Arrasaten sortu diren urbanizazio berrietako bizilagunei ere zerbitzua eman; kasu honetan, Elmako (Gelmako) etxebizitzetako bizilagunei batetik, eta Caixako eta Zerrajerako bizilagunei bestetik.

Bukatzeko, urte hasierek ekartzen dituztenen artean prezio igoerak ere badira; bada, urbanoaren kasuan, 2010ean iazko prezio berak mantenduko dituzte, momentuz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak