Autobus zerbitzu berezia hilerrirako Domu Santuan

Autobus zerbitzu berezia egongo da bihar eta etzi San Kristobalgo hilerrira joateko. Bihar eguaztena goizeko 10:00ean (Gorostizan) hasiko da linea berezia goizez; eta arratsaldez 15:00etik iluntzera bitartean. Erguindik erdialdera eta handik San Andresa joango da autobusa hilerrira heldu aurretik. Eguenean, 10:00etan hasiko da zerbitzua eta azkeneko autobusa 19:00ean abiatuko da hilerritik.

Geldialdiak (azaroak 1)

Joanak

  • Gorostiza, Erguin eta San Viator txiki. 10:00ean hasita ordu erdiro 13:00ak arte eta berdin 15:30tik 18:30ra.
  • San Andres, Garibai, Maala: 10:05 - 13:05 eta 15:35 - 18:35.
  • San Frantzisko, Legarre: 10:10 - 13:10 eta 15:40 - 18:40.
  • Musakola, Joan Bengoa, Santa Teresa: 10:15 - 13:15 eta 15:45 eta  18:45.
  • Cristo Obrero, Obenerreka, Makatzena: 10:20 - 13:20 eta 15:50 - 18:50
  • Hilerria: 10:25 - 13:25 eta 15:55 - 18:55.

Etorriak

  • Hilerria, Makatzena, Obenerreka: 10:30ean hasi eta ordu erdiro 13:00ak arte eta arratsaldez 15:30etik 19:00ak arte.
  • Cristo Obrero, Galizia, Joan Bengoa: 10:35 - 13:10 eta 15:40 - 19:10.
  • Musakola, Legarre: 10:40 - 15:40 eta 16:10 - 19:10.
  • San Frantzisko, Maala, Garibai: 10:45 - 13:15 eta 15:45 - 19:15.
  • San Andres, San Viator txiki, Erguin: 10:50 - 13:20 eta 15:50 - 19:20.
  • Gorostiza: 10:55 - 13:25 eta 15:55 - 19:25


ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.