Irailetik aurrera, Arrasateko autobus urbanoak ordu erdiro emango du zerbitzua, bikoiztu egingo du gaur egungoa. Hala erabaki du udalbatzarrak. Ordutegia ere finkatu dute: astelehenetik egubakoitzera 08:00etatik 21:30ak arte izango da, abuztuan izan ezik. Herritarrek gustura jaso dute berri hori.