Bestalde, lanpostu berriekin lotutako pare bat puntu aztertuko ditu oraingo asteko udal gobernuak: batetik, Aukearako edo kiroldegirako atezain lan-poltsa sortu gura dute eta horretarako hautaketa-prozesua noiz deitu erabakiko dute.
Bestetik, euskaltegiko irakasleen lan poltsa osatzeko hautaketa prozesua izango dute berbagai.
Eta bestelakoen artean, eta ingurumenarekin lotutako gaien alorrean, Arrasate Iraunkorra izeneko proiektua berbagai izango dute zinegotziek. Hain justu ere, proiektu horren harira abiarazi beharreko ekimenen gaineko txostena aztertuko dute.