Autobus urbanoa: bidaiari gehiago iaz

Irati Agirreazaldegi 2008ko api. 6a, 21:06
Arrasateko autobus urbanoa gehiago erabili zuten herritarrek iaz 2006an baino aurreko joera aldatuz. Hain zuzen ere, iaz 176.582 bidaiarik erabili zuen herri barruko autobusa, 2006an baino 2.851 gehiagok. Bidaiari horietatik gehienek, 86.552 lagunek, lehenengo linea erabili zuen; bigarren lineak 82.283 bidaiari izan zituen. Erabiltzaile gehienek bonobusa erabiltzen dute gainera.

2006tik 2007ra, urbanoaren erabilera 1,64 puntu igo zen. Horrek joera aldaketa erakusten du, izan ere, 2003az geroztik, urbanoak bidaiari gehiago izan zituen iaz, aurreko joera aldatuz behera egin zuen erabilerak: hala, 2003an 194.306 erabiltzaile izan zituen, orain arte urterik urteko kopururik altuena; 2004an, 2.000 inguru bidaiari gutxiago izan zituen; handik 2005era, 4.421 gutxiago; eta 2005etik 2006ra, 6.721gutxiago.

 

Bonobusa

Bonobusez ordaintzen dutenen kopuruak etengabe egin du gora; iaz, bidaiarien %62ra iritsi zen. Udaleko Amaia Arana arduradunaren esanetan, "ulertzekoa da bonobusa gero eta gehiago erabiltzea, askoz merkeagoa baita: txartela euro bat da, eta bonobusez, berriz, 58 zentimo".

Horrez gain, egubakoitzetan erabili izan da gehien autobusa hasiera-hasieratik; Udalaren esanetan, "merkatu txikia egiten delako eta mugimendu handiagoa dagoelako". Ordutegiari dagokionez, 11:00etatik 12:00etara erabiltzen da gehien. Bestalde, Udalak egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari informazio eskaera, urbanoa txartel bateratuan sar dadin eginbeharreko tramiteen gainean.

Urbanoaren iazko datuak

  • Bidaiariak: 176.582
  • Batez beste egunero: 586
  • 1. lineako bidaiariak: 86.552
  • 2. lineako bidaiariak: 82.283
  • Zerbitzu bereziak: 5.150
  • Bonobusez ordaindutako bidaiak: %62
  • Bidaia gehien: Egubakoitzaetan

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak