Autobus geralekuetarako mugarriak

Ubane Madera 2007ko urr. 29a, 13:42
Astelehenero moduan, gaur hitzordua du udal gobernuak asteroko batzarra egiteko. Obra kontuak izango dituzte gaur nagusi. Adibidez, autobus urbanoaren geralekuak seinaleztatzeko mugarriak erosi eta jartzeko proposamena aztertuko dute, gaur 15:00etatik aurrera.

Agerre-Santa Teresa hirigunea berriro urbanizatu eta birsortzeko proiektua onartzea edo ez ere aztertuko dute.

Berbagai izango dituzte, baita ere, urbanoaren geralekuak. Hain zuzen ere, geraleku horiek seinaleztatzeko mugarriak erosi eta jartzeko proposamena aztertuko dute. Gaur egun ez daude seinaleztatuta, eta ohiko erabiltzailea izan ezean, zaila da jakitea zeintzuk diren urbanoaren geralekuak.

Horrez gainera, Santa Barbara parkean argiteria berritzeko proiektua landuko dute gaur eta aztergai izango dute, baita ere, baserri auzoetako alkateei ordaindu beharreko diru kopuruak ordezkaritza gastuetarako, agiriak banatzeko eta baserrietako argi lekuetarako.

Eta bestelakoen artean, berbagai izango due, Arrasateko Udalak ikasleendako antolatzen dituen aktibitateak eta dituen zerbitzuak jasoko duen liburuxka argitaratzeko proposamena.

Esandako moduan, hori guztia eta gehiago landuko dute arratsaldeko 15:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak