Auto istripuan hil da 17 urteko gazte bat Errioxan

Jon Berezibar 2009ko urtarrilaren 18a

Alesanco (Errioxa, Espainia) herrian gertatutako auto istripu baten hil da gaur goizaldeko 03:25ean Arrasateko 17 urteko mutil gazte bat, M.H.G. inizialduna, eta gidari moduan hareko zihoan 19 urteko laguna, R.P.V. inizialduna. Guardia Zibilak emandako informazioaren arabera N-120 errepean gertatu da ezbeharra autoa bidetik irten eta horma bat jota. Logroñoko Medikuntza Legaleko Institutua daude haien gorpuak. Hildakoez gain bi zauritu ere egon dira, autoan eurekin zihoazenak. 19 urteko Trebiñuko gazte bat (zauri larriekin) eta 20 urteko neska errioxar bat. Zauritu biak Logroñoko San Pedro Ospitalero eroan dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak