Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elorregitik Epeleko biribilgunera iristeko 20 minutu. Denbora hori behar izan dute, gutxienez, gaur eguerdian Bergaratik Arrasatera zetozen auto gidariek edo Arrasatetik Bergara aldera joan nahi zutenek. Atzo goizeko lehen orduan ere sortu ziren auto ilarak, biribilgunean sartzeko dauden bi errailetako bat itxi zutela-eta. Gaur, ordea, errepide zati bat asfaltatzen jardun dute eta, horretarako, errail bat ez, biak itxi behar izan dituzte, eta autoei txandaka eman diete paso kontrako noranzkoko errailetik. Egoera horrek ilara luzeak sortu ditu alde bietara. Argazki hau eguerdian Bergaratik Arrasatera zioan irakurle batek bidali digu, Elorregira iritsi aurretik zeuden auto ilarak ikusteko.