Hedabideetara zabaldutako ohar baten Udal Gobernu Taldeak dio "gero eta garbiago ikusten" dabiltzala "[Ezker Abertzaleak] zenbat eta proposamen arrazoituagoak egin orduan eta errepresio bortitzago batez erantzuten duela Estatu espainolak". Taldeak "sumindura eta ardura larria" azaldu gura die herritarrei adierazpenaren bitartez eta elkartasuna adierazi atxilotuei eta haien senide eta lagunei. Atxiloketekin "Estatua etorkizunik gabeko neurriak hartzen" dabilela diote eta "gatazkaren luzatzea besterik ez" dakartela, "oinarrizko eskubideetan oinarrituriko irtenbideak bilatu ordez". Amaitzeko deia egiten diete "herriko ordezkariei politikoei jarrera irmoak har ditzaten egiazko irtenbide politikoa lortzeko".