Arrasaten atxiloketa bakarra izan da. Arrasaten atxilotua Josu Arruabarrena oreretarra da. Beste bederatzi atxilotu daude.
Gainontzeko atxilotuak (denak 20 eta 27 urte bitartekoak)
- Errenterian Haizea Iriarte, Xabier Lujanbio, Harkaitz Antza, Gorka Etxeberria, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Beñat Burlada.
- Oiartzunen: Alex Etxeberria eta Jon Mikel Otxoa.
Madrilera
Atxilotuak Madrilera eramango dituzte eta han Audientzia Nazionaleko epaitegi zentraleko hirugarren zenbakiaren esku utziko ditu poliziak.Ekintzen esparrua
Erasoak Errenteria, Oiartzun eta Lezon egin zituzten Europa Press agentziak dioenez, terrorismoaren aurkako iturriak aipatuta. 2005ean egindako ekintzak ditu oinarri operazioak. Agentziek diotenez Segiko partaide ere badira atxilotuak. Ustez, suzko artefaktuekin kalteak eragitea egotzi diete: trenaren geltoki, banku-etxe, alderdi politikoen egoitzak...