Hauxek dira onartu dituzten puntuak:
- Atentatuaren gaitzespen borobila
- Isaias Carrascoren hil-kapera udaletxean jarriko dute gaur, egubakoitza, 21:30ean.
- Eudelek bihar, zapatua, 12:00tarako deitu duen kontzentrazioan parte hartzeko deia.
- Astelehenerako manifestazioa iragarri dute, 19:00etan.
Atzera bota dituzte puntu hauek:
- Udaletxeko eraikin kanpoaldean preso politikoen gaineko ikur guztiak kentzea.
- Alkateak udaletxea bertan behera uzteko eskaera hil-kapera dagoen bitartean. Izan ere, bere presentzia lotsagarria dela esan dute.
Hileta
Bihar, zapatua, 17:00etan, hileta egingo da San Joan Bataiatzailearen parrokian.