Atentatua gaitzesteko adierazpen instituzionala

Ubane Madera 2008ko abenduaren 5a

Inazio Uria Mendizabal enpresariaren kontrako atentatua dela-eta, adierazpen instituzionala bidali dute Alderdi Sozialista, Euzko Alderdi Jeltzalea, EB-Zutik Berdeak koalizioa, EA, PP eta Aralar udal taldeek atentatua kondenatzeko.

Lau puntutan, “atentatuaren aurrean gaitzespenik tinkoena” azaldu dute; hildakoaren familia, lagun eta lankideei “elkartasuna eta doluminik sentikorrena” diete eta “mehatxaturik dauden enpresariei elkartasuna adierazi” diete. Eta bukatzeko, “ETAri exijitu indarkeria eta armen bidea behin betiko utz ditzala”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak