Arrasateko hauteskundeetako mahai bateko emaitzekin zalantzak daude

Ubane Madera 2009ko eka. 10a, 14:56
Hainbat salaketa egin dituzte egunotan esanez hauteskundekin lotuta jakinarazi dituzten emaitzetako batzuk ez datozela bat domekan batutako emaitzekin. Bestela esanda, herrietako aktetan jasotako hainbat emaitza aldatuta agertu dira Barne Ministerioaren datu ofizialetan. Arrasaten ere "akatsen" bat gertatu da, mahai bateko datuekin.

Arrasateko Udaleko idazkariak emandako azalpenen arabera, mahai bateko datuekin gertatu dira kontraesanak. Labur esanda, momentuz badirudi datuen trasladoan gertatu dela arazoa. Zergatik? Ba alderdi mordoa zeudelako zerrendetan, eta horrek eragin duelako kontaketaren emaitzak apuntatzeko idazkietan, alderdien arteko tartea oso txikia izatea. Hori horrela, eta kontuan hartuta akten kopiak egiten direla kalkoen bitartez, oso erraza da kopietan alderdi bati zegozkion datuak goiko edo beheko taulan agertzea, beste alderdi bati dagokion taulan.

Zenbatzea gaur, Junta Probintzialean

Horixe da ustea. Dena den, hori guztia konprobatu egin behar da, eta hain justu ere, gaur egingo du hori Junta Probintzialak. Izan ere, ohi duten moduan, hauteskunde egunetik hiru egunetara atzera ere egiten dute botoen kontaketa; eta izandako salaketa mordoa kontuan hartuta, zorrotz egin beharko dute zenbatzea; izan ere, zenbatze horren emaitzaren arabera, Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasunak (II-HE) ez du baztertzen Europako hauteskunde emaitzak Espainian inpugnatzea. “Goitik beherako iruzurra” izan dela pentsatzeko nahiko arrasto badaudela dio koalizioak,

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak