Arrasateko Ford Mugarri, Urdaneta baino hobea

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko aza. 23a, 20:29

Arrasateko taldeak 24 eta 18 irabazi dio Bizkaiko Urdanetari.

Arrasateko Ford Mugarrik irabazi egin du Urdaneta talde bizkaitarraren aurka. Partidua nahiko berdinduta joan da denbora guztian, nahiz eta atsedenaldian ere arrasatearrak bizkaitarren aurretik egon markagailuan.

Defentsan lan ona egin dutelako irabazi dute partidua etxekoek, Edu Orgaz entrenatzailearen ustetan: "aste guztian ibili gara lanean defentsa hobetzeko eta partiduan ikusi da emaitza. Oraindik, hala ere, badugu zer hobetu. Erasoan, aldiz, galduta ibili gara".

Jokalari baten lesioa

Ford Mugarriko Jokin Alberdi, bestalde, lesionatu egin da domekako partiduan. Belaunean hartu du min Alberdik eta kantxa utzi behar izan du partiduko 20. minutuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak