Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrasateko Eusko Alkartasunak Isaias Carrascoren hilketaren gaineko oharra kaleratu du: "Arrasateko Eusko Alkartasunak Isaias Carrascoren hilketa gaitzesten du eta era berean bere atsekaberik sakonena sentitzen duela adierazi nahi du. Bere familiari bereziki eta sozialista familia osoari ere besarkadarik beroena bidaltzen diegu. Bide batez, datorren astelehenean ospatuko den manifestaldian parte hartzeko eskaera luzatzen diegu gure alderdikide eta laguntzaileei, eta oro har Arrasateko herriari. Mila esker".