Arrasateko euskaltegietan matrikulazioa zabalik dago

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko irailaren 15a

Arrasateko AEK eta Udal Euskaltegian zabaldu dute aurtengo matrikulazio epea. Hain zuzen ere, Udal Euskaltegiak gaur, martitzena, arratsaldean aurkeztuko du 2009-2010 ikasturtea; AEKri dagokionez, ikasturte berriko eskaintzaz aparte, aurten, AEK erakundeak 30 urte betetzen dituela-eta, ospakizunak prestatzen ere hasita daude.

Arrasate Irratia gaur goizean, bada, herrian dauden bi euskaltegietaraino hurbildu da ikasturte honetarako dituzten asmoen gainean galdezka; hori horrela, jarraian dituzue entzungai, Arrasateko Udal Euskaltegiko arduradunak, Amaia Aranak kontatutakoak eta Oskar Elizburuk, Debagoieneko AEKko arduradunak azaldutakoak, hurrenez-hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak