Arrasateko euskalkiaren gaineko izenemate epea luzatu dute

Ubane Madera 2007ko urr. 22a, 14:28
Berez, gaur bukatzen zen AEDk antolatutako Arrasateko Euskalkiaren gaineko ikastaroan izena emateko epea. Baina AEDtik abisatu dute epe hori luzatu egin dutela. Ikastaroa bera noiz hasiko duten, berriz, oraindik ezin dute zehaztu.
Arrasateko euskalkiaren gaineko ikastaroaren hasiera parte hartuko dutenen esku dago. Bi aukera dituzte: astean zehar egin edo asteburuetan. Bada noiz egin parte-hartzaileek eurek erabaki beharko dute.

Hala, horren harira, AEDtik abisatu dute luzatu egin dutela izena emateko epe hori. Gaur bukatu behar zen, baina oraindik, datozen egunotan, behintzat, izango da izena emateko aukera.

Beraz, horixe, interesa duen edozeinek AEDren egoitzara jo behar du, Pablo Uranga kalean edo telefonoz deitu, honako zenbakira 943 77 12 28 (Mirari). Parte hartzeko ordaindu behar da 50 euro; bazkideek,berriz, 40 euro.

Ikastaroa izango da 20 ordukoa. Euskaraz komunikatzeko gaitasuna duen edozeini dago zuzenduta. Izan ere, bereziki ahozko hizkera landuko dute: aditzak, morfologia, erdarakadak, gure altxorrak eta beste. Irakaslea izango da Joserra Agirreurreta, Udal Euskaltegiko irakaslea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak