Arrasateko euskalkia ikasteko edo hobetzeko ikastaroa antolatu du AEDk, udal euskaltegiarekin elkarlanean.
55 euro matrikulak
AEDko bazkideek 5 euro gutxiago ordainduko dituzte. 20 orduko ikastaroa izango da AEDk antolatutakoa, eta urria bukaeran hastea da asmoa, udal euskaltegian. Euskalkia ikasi edo hobetu gura duten euskaldun guztiei dago zuzenduta, beti datorrelako ondo gehiago jakin edo dakiguna hobetzea; beste batzuendako, berriz, ia obligazioa behar luke.