Arrasateko datuak, auzoz auzo

Ubane Madera 2009ko ekainaren 8a

Arrasaten PSOEk irabazi ditu hauteskundeak, nahiz eta alde txikia atera bigarren indarrari: Iniziatiba Internazionalistari. Santamaina, San Andres eta Uribarrin PSOEk irabazi du; Erdikalean, Musakolan eta Nekazal auzoetan, berriz, Iniziatiba Internazionalistak.

Arrasatearrek sei barrutitan bozkatu zuten atzo. Bozkatu zutenek, behintzat. Izan ere, horixe da atzoko emaitzetatik ateratzen den ondorio nagusia: herritar gutxik jo zuela hautesontzietara. Arrasaten abstentzioa %59,69 izan zen.

Erdikaldean Iniziatiba

Erdikaldean joera orokorra apurtu eta Iniziatiba Internazionalistak eskuratu ditu boto gehien; bigarren indarra, berriz, EAJ da; hirugarrena, alderdi sozialista; laugarren lekuan geratu da Aralar eta EAk osatutako koalizioa, Ezkertiarrak eta abertzaleak izenekoa eta bosgarren PP.

Santamainan, PSOE

Santamainara bagoaz, berriz, alderdi sozialistak eskuratu du boto kopururik altuena eta alderdi popularra geratu da bigarren lekuan; haren ostean Iniziatiba Internazionalistakoak datoz, laugarren lekuan geratu da EAJ eta bosgarren lekuan Ezker Batua-Berdeak geratu da.

Musakolan Iniziatiba

Musakolako datuak aztertuko ditugu segidan. Han Iniziatiba Internazionalista izan da aurrenengoa; alderdi sozialista geratu da bigarren, EAJ hirugarren eta Aralar eta Earen koalizioa laugarren; Ppk eskuratu du Musakolan bosgarren postua.

San Andresen eta Uribarrin, PSOE

San Andres auzora bagoaz, berriz, alderdi sozialista aurkituko dugu garaile; EAJ dator hurrengo eta Iniziatiba Internazionalista hirugarren; PP laugarren izan zen eta bosgarren, berriz, Aralar-EA.

Uribarrin ere alderdi sozialista aurkituko dugu garaile eta haren atzetik Iniziatiba Internazionalista; EAJ geratu da hirugarren, Aralar-EA laugarren eta PP bosgarren.

Nekazariek Iniziatiba Internazionalista

Nekazal auzoen emaitzak bukatzeko. Nekazarien artean Iniziatiba Internazionalistak eskuratu ditu boto gehien; EAJk eskuratu du bigarren lekua; Ppk hiriugarrena, EA-Aralarrek laugarrena eta alderdi sozialista izan da bosgarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak