Arrasateko bidegorriaren sarrerako zein irteerako zatien proiektuak idazten hasiko dira

Ubane Madera 2009ko urr. 22a, 17:41
Adjudikatu dituzte Arrasateko bidegorriaren beste bi tramu idazteko lanak. Batetik, Epeletik ospitale-gunerainoko zatiaren proiektua idaztekoak eta bestetik, Araba Etorbidea eta Fagor arteko bidegorri zatiarenak. LKS Ingeniaritzak idatziko ditu bi zatien proiektuak. Kontratua sinatzen dutenetik bost hilabeteko epea izango dute lana entregatzeko. Eta 40.368 euroko aurrekontua.

Bidegorriari berari dagokionez, Epeletik ospitale-gunerainoko bidegorri zatia hasiko da araztegia egiten dabiltzan gune horretan, Eroski ingurutik pasa eta Arrasatera sartu eta ospitalerainoko bidea egingo du erreka ondotik. Gero, ospitale-gunean Arrasate barruko bidegorriarekin bat egingo du. Hain zuzen ere, Zerrajerako atzeko partetik pasatzen den bidegorriarekin. Bidegorri zati hori bi kilometro eta 400 metro luze da.

Hala kontatu du German Pozasek, Diputazioko Garapen Iraunkorreko Saileko teknikariak. Izan ere, Gipuzkoako Diputazioa dabil inguruko bidegorria eraikitzen.

Hegoaldeko zatia

Diputazioko ordezkariak emandako xehetasunen arabera, Arrasate hegoaldeko zatia, berriz, motzagoa izango da. Araba etorbidean hasi eta Fagor San Andresen bukatuko da. 500 metro luze izango da.

Epele-San Prudentzio

Bestalde, jakinarazi du, baita ere, Epeletik San Prudentziorainoko bidegorri zatiari dagokion proiektua idatzita dagoela. Eta momentu honetan proiektu hori gauzatu ahal izateko lurrak eskuratzen dabiltzala. Edozelan ere, ez du datarik zehaztu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak