Arrasateko Aratusteetako irudia

Ubane Madera 2009ko otsailaren 4a

Gaur (eguaztena) jakinarazi du Kultura Sailak zein kartel aukeratu duten Arrasateko aurtengo Aratusteen irudi izan dadin: Jose Angel San Migel aretxabaletarrak egindako kolore urdindun kartela.

Laster ikusiko dugu, beraz, Arrasateko kaleak dekoratu eta Aratuste jaiak iragarriko dituen aurtengo kartela.

Bestalde, Aratusteetako Komisiñuek iragarri du asteon ipiniko dituztela salgai Aratuste zapatuan Uarkapen izango den bazkarirako txartelak, 18 euroren truke. Arrasateko ohiko tabernetan izango dira salgai. 

Mozorrotu ala hil! horixe da Aratusteetako Komisiñuek aurtengo ediziorako aukeratu duen leloa; modu horretan gura dituzte herritarrak zirikatu, mozorroa jantzita kalera atera daitezen. Berritasun moduan, aurten bi txarangak jardungo dute eguerdiko kalejira girotzen. Eta bazkal osteko jokoak eta mozorro onenen sari banaketa Uarkapen bertan egingo dituzte, Herriko Plazan barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak