Arrasateko anbulatorioa asteburuan zabalik egotea zalantzan

Ubane Madera 2010ko mai. 13a, 15:14
Informaziorik eza. Horixe atzematen da Osakidetzak Euskal Autonomia Erkidegoko anbulatorioetan ezarri gura dituen aurrezteko neurriei buruzko informazioa eskuratzeko orduan. Arrasateko anbulatorioko iturri ez ofizialek, adibidez, diote Arrasatekoa ere itxi egingo dutela zapatu eta jai-egunetan.

Dena den, Osakidetzako arduradunek ez dute konfirmatu zapatu eta jai-egunetan itxi behar dituzten 46 anbulatorioen artean Arrasatekoa baden edo ez. Osakidetzak dio Udalarekin harremanetan dabiltzala, eta adostasunen bat lortu arte ez dutela ezer jakinaraziko. Aldiz, Arrasateko Udalean aditzera eman dute eurekin inor ez dela kontu horren gainean harremanetan jarri, momentuz.

Informazio gabezia hori ikusita, Arrasateko anbulatorioan ere galdetu dugu, eta hainbat langilek kontatu dute, eurek entzundakoaren arabera, Arrasateko anbulatorioa itxi eta bakarrik larrialdietarako izango dela zabalik.

Gainerakoak ospitalera

Gaur egun, zapatuetan 14:00ak arte izaten da zabalik Arrasateko anbulatorioa, eta larrialdiko zerbitzua ere ematen du. Osakidetzaren neurria aplikatuz gero, berriz, bakarrik larrialdi zerbitzua emango luke, eta gainerako guztiek ospitalera jo beharko lukete.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak