Arrasateko Akordeoi Lehiaketak: Nikola Tanaskovic serbiarra irabazle

Usoa Agirre 2008ko abenduaren 9a

Arrasate Hiria Nazioarteko XVI. Akordeoi Lehiaketa irabazi du aurten Nikola Tanaskovic serbiarrak (45,33 puntu). Bigarren sailkatu da Terhi Sjóblom finlandiarra (44,19 puntu) eta hirugarren Lulu Wang txinarra (43,47 puntu). Antolatzaileek esan dutenez Nikola Tanaskovic irabazlea "fenomeno bat da". Hiru sari eskuratu ditu: Nazioarteko Lehiaketako lehenengoa, Beharrezko Hoberenari Saria eta ikusleek eskaintzen duten saria. 18 urte besterik ez ditu eta Akordeoi Lehiaketek izan duten saridun gazteena da.

Nazioarteko XVI. Akordeoi Lehiaketa. Arrasate Hiria

  1. Tanaskovic, Nikola (45,33 puntu)
  2. Sjóblom, Terhi (44,19 puntu)
  3. Wang, Lulu (43,47 puntu)

Beharrezko Hoberenari Saria: Tanaskovic, Nikola
Ikuslearen Saria: Tanaskovic, Nikola

Gipuzkoako XXIX. Akordeoi Lehiaketa

Infantil maila

1. Amenabar Larrañaga, Lore
1. Gascue Mateo, Néstor (ex aequo)
2. de Miguel Anaut, Asier
3. Miqueleiz Berrade, Maite

Junior maila

1. Sousa Estevez, Helena
2. Mogas Gensana, Maria
3. Cerrada Larrauri, Mikel

Senior maila

1. Cortina Farràs, Cristina
2. Pérez Beltrán, Nerea
3. Navarro García, Blai

Antolatzaileen balorazioa

Hauspoz, Euskal Herriko Akordeoi Elkarteko ordezkariek aurtengo Nazioarteko Lehiaketaren goi maila eta partaidetza azpimarratu nahi dute, izan ere, inoiz baino parte-hartzaile gehiago bildu dira, hamar herrialde baino toki gehiagotatik.

Nikola Tanaskovic irabazlea "fenomeno" bat dela adierazi dute. Hiru sari eskuratu ditu: Nazioarteko Lehiaketako lehengoa, Beharrezko Hoberenari Saria eta Ikusleek eskaintzen duten Saria. 18 urte besterik ez ditu eta Akordeoi Lehiaketek izan duten saridun gazteena da.

Parte-hartzaile guztien maila altua izan da nabarmengarria, bai Nazioarteko Lehiaketan, eta baita Gipuzkoako Lehiaketan. Honen erakusgarri dira Gipuzkoako Lehiaketan ex aequo eman diren bi sariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak