Arrasateko 'Ahotsak' aurkeztu dute

Edu Mendibil 2008ko urr. 25a, 18:24
Arrasateko Ahotsak taldeak aurkezpen ekitaldia egin zuen atzo iluntzean Portaloian. 'Batzen gaituenetik' lelopean, herritar talde bat batu zen bertan, Ino Galparsoro alkatea tartean. Ekitaldian, oinarriak aurkezteaz gain, eszenaratze sinboliko bat egin zuten: bakea lortzea sinbolizatzen duen artilearekin egindako emakume sare bat.

Arrasateko Ahotsak taldeak, orain bi urte nazio mailako Ahotsak ekimenak sinatutako manifestua hartu du lanerako ardatz gisa, eta bertan jasotzen den filosofiaren ildotik abiatu nahi duen lanaren berri eman zuen atzoko aurkezpen ekitaldian. Hala nola, bakea lortzeko emakumeen ekarpena eta errespetuan oinarrituriko elkarrizketaren bidea; askatasunean eta justizia sozialean oinarrituriko bakea hain zuzen ere. Arrasateko Ahotsak taldearen motibazioa oinarrizko printzipio batzuen bueltan mota guztietako indarkeri adierazpenak ezabatu eta bakea lortzea da. "Helburu hori lortzeko emakumeen parte hartze aktiboa eta protagonismoa beharrezkoak direla deritzogu eta norabide horretan gure ekarpena egiteko prest gaude", adierazi du Jasone Mendizabal Arrasateko Ahotsak-eko kideak.

Azaroaren 5an, bilera

Arrasateko Ahotsak emakume talde baten ekimenez sortu bada ere, herriko ahalik eta emakume gehienekin lan egitea da helburua eta "horretarako dei zabala egin nahi diegu arrasatearrei eta bereziki bertako emakumeei gure elkartera hurbildu daitezela eta har dezatela parte". Momentu honetan 15 emakume daude elkartean. Datorren azaroaren 5ean Emakumeen Txokoan, 19:00etan, egingo duten bilerara joan nahi dutenei gonbitea luzatu nahi diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak