Arrasateko 650 ikasle inguru pasako dira ikasturte honetan Udalako Ingurumen Eskolatik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko ots. 22a, 11:33
"Artikulu baten irakurri nuenez, Debagoiena da Gipuzkoatik gehien birziklatzen duen bailara eta horretan erruaren zati bat gurea ere badela esango nuke. Gure lehen ikasleek 25 urte dituzte gaur eta gurekin ikasitakoak euren birziklatzeko ohituretan eragina izan duela deritzot". Kandi Fernandez Udalako Ingurumen Eskolako zuzendariaren hitzak dira, eskola eraginkorra dela eta urtetako esperientzia dutela baieztatzen duten adierazpenak.

Izan ere, aurtengoarekin 15 ikasturte beteko dituzte eta ibarreko ikastetxe gehienek urtero aurreikusten dute klase ordutegiaren barruan Ingurumen Eskolaren kanpainarekin bat egitea.
Fernandezek jakinarazi duenez, Arrasateko ikastetxeetako 650 ikasle inguruk hartuko dute parte aurtengo kanpainan: Mundua garbi mantendu dadin, denon artean lan egin. Egun DBHko bigarren mailako ikasleekin ari dira eta egiteke dauden ekintzen artean zuzendariak muralen lehiaketa aipatu du. Izan ere, kanpainarekin amaierako ekintza da eta ikasitakoarekin mural bat egin behar izaten dute ikasleek; euren herria 50 urte barru nola egongo den irudikatu behar dute. Bestalde, lelo lehiaketa ere egiten dute, datorren urteko leloa aukeratzeko. 

'Zaborreria' erakusketa, aurten bai
Joan den asteko gobernu batzarrean zehaztu zenez, Ingurumen Eskolak egin ditu urteroko tramitazioak Udalarekin. Bestalde, ikasturte guztietan herritar guztiei begira ekitaldi bat antolatzen saiatzen dira. Azkena Zaborreria erakusketa izan da, iaz Arrasaten jartzeko aukerarik izan ez zutena; domeka honetan kenduko dute. Iaz okupatuta egon zen Kulturate eta horregatik jarri dute aurten erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak