Arrasatek harrera beroa egin zion Anduezaren 'Simplemente' filmari

Miren Arregi Amasorrain 2010ko ots. 28a, 17:23
700 lagun inguru batu ziren egubakoitzean Arrasateko Amaia Antzokian, Jon Anduezaren 'Simplemente' filma ikusteko. Andueza bera ere etorri zen Arrasateko estreinaldira, eta zer esanik ez, dokumentalak sekulako arrakasta lortu zuela. Down sindromea dutenen sentimendu, nahi eta bizimodua oso era natural eta espontaneoan azaltzen du Anduezak luzemetrai honetan. Bukaerako txalo zaparrada amaigabea ikusleek filma gustuko izan zuten seinale garbia izan zen.

Zirrara, harridura eta enpatia. Horiek izango dira seguru asko egubakoitzean Jon Andueza arrasatearraren Simplemente filma ikusi zuten 700 herritarren sentimenduetan gailendu zirenak. Sentimenduz, naturaltasunez, desiraz, hitzez eta espresio zintzoz betetako istorioa da Simplemente, dantza ikuskizun baten prestaketaren aurreko uneetan gertatzen direnetan oinarrituta, Down sindromea dutenen egunerokora hurbilduko gaituena. Dantza oinarria eta era berean aitzakia da, urritasun mota hori duten pertsonen egunerokoa azaltzeko. 

Leioako Despertar los Sentidos taldea protagonista
Dani, Urtzi, Alberto, Saioa, Iñigo eta Ana dira Castro Urdialesko Oriñon hondartzan grabatutako filmaren protagonistak; pertsona burujabeak, egiazaleak, arruntak eta sentimenduz beteak; gainontzeko herritarrak legez  maitemindu, deseatu, lagundu, solastu edota negar egiten dutenak. Protagonistak Leioako Despertar los Sentidos dantza taldeko gazteak dira, aktore lanetan lehen aldia bada ere, antzezle esperientziadun moduan lan egiten dutenak. Dantza ikuskizuna prestatzen ematen duten tarte horretan gertatzen direnekin ikuslegoa lagunarte maitagarri horrekin identifikatzea lortzen du Anduezak. 

Andueza ere Antzokian
Filmeko protagonistek ez zuten egubakoitzean Amaia Antzokian egoterik izan; ez zuen hutsik egin, baina, Jon Anduezak. Antzokian batu ziren herritarrei eskerrak emanez hasi zituen hitzak, zer esanik ez, filmeko protagonistak eta euren senitartekoak eskertu zituela bereziki. Herritarrek harrera beroa egin zioten bai Anduezari eta baita filmari ere.  Hori argi geratu zen filma ikusten ari ginen bitartean ikusleen artean sortu ziren barre algara eta negar malkoekin. Eta zer esanik ez bukaerako txalo zaparradaz; txalo zaparrada amaigabea, ikuslegoari filma benetan gustatu zitzaionaren adierazle.
Umorez, sentimenduz eta gustuz egindako lana da Simplemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak