Arrasatek ere heliportua izango du

Ubane Madera 2010ko ira. 29a, 11:06
Jaurlaritzako Osasun Sailak aproposa ikusi du Uribarri auzoan dagoen Markulete industrialdearen eremua, heliportua egokitu ahal izateko. Hirigintza Sailetik emandako xehetasunen arabera, mendebaldeko saihesbide inguruan, hau da, Olandixoko tunelaren sarrera inguruan gura dute egokitu heliportu hori. Arrasateko Udalak onartu egin du proposamena.

Orain arte Osakidetzak larrialdiren bat izan eta helikopteroa erabili beharra tokatu denean,  Eroski ondoko Arruena parkean lur hartu du helikopteroak, eta Arruena okupatuta izan denean, Mojategiko futbol eta errugbi zelaian.

Bada orain, larrialdietarako helikopteroak lur hartzeko behar bezalako gunea egokituko dute Arrasaten. Esandako moduan, Markuleteko industrialdearen eremu bat aukeratu du Osakidetzak horretarako. Besteak beste, kontuan hartu du inguru hartan zein den haizearen eragina.

15.000-20.000 euro arteko aurrekontua izango dute heliportua egokitzeko obrek. Arrasateko Udalak ondo ikusi du Jaurlaritzaren eskaera eta asteleheneko batzarrean erabaki zuen baiezkoa ematea. Beraz, laster egokitzapen lanak egiten hasiko dira eta bukatutakoan, Arrasatek osasun larrialdietarako heliportua ere izango du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak