Arrasatearren egonaldia, Zuhatzan

Ubane Madera 2008ko urriaren 16a

Gustura asko ibili zen argazkiko taldea Zuhatzako irlan (Araba), denboraldiko azkeneko irteeran (irlaren denboraldiko azkena); guztiak dira mondragoetarrak. Euren esanetan, “benetan zoragarria” izan da egonaldi hori. Zapatutik domekara joan ziren eta irlak eskaintzen dituen azpiegiturak aprobetxatuta, piraguan ibili ziren, uretako pedaletan ere bai eta arraunean ere jardun zuten. Asteburua pasatzeko Zuhatza oso gomendagarria dela aditzera eman dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak