Arrasatearrek finalerdietako lehia galdu zuten Azkoitian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2007ko ira. 16a, 22:56
Mondragon Unibertsitatea euskal kopatik kanpo geratu da zapatuan Azkoitiko Iraurgiren aurka 76-72 galdu ondoren

Arrasatearrek ondo jokatu zuten eta garaipena eskura izan zuten; baina, azkenean ezin izan zuten euskal kopako finalerako txartela lortu.

Iturripen garaipena

Egubakoitzean hasi zuten arrasatearrek euskal kopa. Arrasateko Iturripen, ADOS talde gasteiztarraren aurka aritu ziren; etxekoek gogor egin behar izan zuten lana garaipena lortzeko.
Partidua lasai hasi zuten etxekoek; bigarren minutuan lortu zuten lehenengo saskiratzea, Gorka Kintanak, hain zuzen. Etxeko taldeak taula azpian ez zuen lan ona egin; errebotea hartzerakoan makal ibili ziren. Azken laurdenean, baina, arrasatearrak indartuta atera ziren eta markagailuan errenta hartzea lortu zuten. Hala, 97-90 irabazi zuten Iñaki Merinoren mutilek.

Finalerdietan kanpora

Lehenengo norgehiagoka irabazita, EBA ligako Iraurgi azkoitiarren aurka jokatu zuten zapatuan; eta, kantxan nabaritu egin zen taldeen arteko maila ezberdina. Arrasatearrek ondo jokatu zuten eta garaipena eskura izan zuten arren, euskal kopako finala jokatzetik at geratu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak