Arrasatearrak pozik kantu txapelketan egindako lanarekin

Jon Berezibar 2007ko urr. 22a, 14:23
Zapatuan, Urretxuko Labeaga aretoan, Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketaren lehenengo kanporaketa jokatu zen. Arrasateko 3 talde aurkeztu ziren eta familia eta jarraitzaile ugari gerturatu ziren hara. Kantu sormenari ere sari berezia emango diote; Arrasateko Black Tie bikotearen kasuan, adibidez, eurek egin dituzte letrak, eta gitarra-joleak musika ere egin du.


Arratsaldeko seietan ekin zioten abesteari Gipuzkoako toki  askotatik
gerturatu ziren abeslariak, bakarka, bikoteka edo taldeka, bakoitza bere estiloan, instrumentuekin edo ahotsaren laguntzarekin bakarrik. Beraz, sei kategoria daude, eta sei sari. Kantu sormenari ere sari berezia emango diote; Arrasateko Black Tie bikotearen kasuan, adibidez, eurek egin dituzte letrak, eta gitarra-joleak musika ere egin du. Black Tie bikoteaz gain, beste bi talde daude lehiaketan, hirukote bat eta laukote bat.

Inpresio ona

Finala iristeko oraindik hiru kanporaketa jokatu behar ditu Kantuzale
Elkarteak. Arrasatearrei, finalera pasatuko diren, azaroaren 1ean esango diete; ordura arte, urduri zain egon behar. Rakel Murgiondo Goikobaluko ordezkariak esan zuen, ordea, parte-hartzaileak pozik eta ilusioz bueltatu zirela Arrasatera. Ikusi zuten mailarekin ere itxaropentsu agertu ziren, espero baino lehia txikiagoa igarri baitzuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak