Bertan izan ziren arrasatearrek kontatu digutenez, "alarde mistokoak desfilatzen hasi orduko jendeak bizkarra eman zien, batzuek egunkaria irakurtzeko itxurak ere egin zituzten eta beste batzuek Disneyko pertsonaien karetak jarri zituzten aurpegian euren kontrako jarrera azalduz".
Euren animuak konpainia mistokoen lagungarri izan zirela uste dute arrasatearrek: "Oso esperientzia ona izan da eta uste dugu nabaritu dela guk emandako laguntza".