Arrasateko ordezkaritza izango da asteburuan Leioan (Bizkaia) jokatuko duten gimnasia erritmikoko Euskadiko Txapelketan. Jubenil eta kadete mailan parte hartuko dute arrasatearrek, bakarka zein taldeka.
Jubenil mailan maza eta zintarekin erakustaldiak egingo dituzte Nerea Otxoak, Ane Ormaetxeak eta Miren Errazkinek. Zapatuan dute horiek hitzordua.
Kadete mailan, berriz, uztaiak eta mazak eskuetan dituztela, honako gimnasta hauek lehiatuko dira: Eider Etxebarria, Olatz Fernandez, Paula San Miguel, Aintzane Rodriguez eta Ainhoa Delgado. Domekan izango da euren txanda.
Bigarren postua
Bestalde, aipatzekoa da Beñat Arizabaleta gimnasta gazteak bigarren postua eskuratu zuela infantil mailan joan den asteburuan, Euskadiko Eskolarteko Jokoetan.
Asteburuko ekitaldiarekin agurtu egingo dute Arrasateko gimnastek 2009-2010 ikasturtea.