Arrasatear ugari, 'Utzi bakean Arrasate' manifestazioan

Iker Barandiaran 2009ko urriaren 1a

Manifestazio isila egin dute gaur arratsaldean 'Utzi bakean Arrasate' lelopean. Ehunka lagunek esku hartu dute eta ez da inolako arazorik ezta istilurik izan. Komunikabide dezentek jarraitu dute manifestazioa.

Arrasatear askok bat egin dute udal ordezkari, tabernari, presoen senide eta bestelakoek egindako deialdiari. Hala, 19:15 aldera, manifestazio jendetsu bat irten da Herriko Plazatik udaltzainek gidatuta. Ertzaintzaren hainbat furgoneta zeuden herriko hainbat puntutan kokatuta, baina manifestazioa baimenduta zegoen, eta ez da ezer gertatu.

Manifestazioaren bukaeran, antolatzaileek arrasatearrei eskerrak eman dizkiete 'Utzi bakean Arrasate' eskaerarekin bat egiteagatik; eta Barne Sailaren eta Audientzia Nazionalaren jarrera salatu dute. Horrez gain, elkarrizketaren eta negoziazioaren aldeko eskaera egin dute, eta arrasatearrei bide horretan indarrak batzeko eskatu diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak