Rappel egiten zebilela labandu, adar batera jausi eta urak arrastatuta zulo sakon batean bukatu zuen A.E.L. arrasatearrak atzo (zapatua) eguerdian Huescako Fago sakanean. Lagunek ahaleginak egin zituzten laguntzeko, baina ezin, eta Guardia Zibilari deitu behar izan zioten.
Rappelean eta igerian
Guardia Zibilak bost lagunek eta kamilladun batek osatutako erreskate taldea bidali zuten laguntzera, helikoptero eta guzti. Sakana sakona zen, baina, eta helikopteroak ezin izan zuen iritsi. Nahikoa lanekin lortu zuen erreskate taldeak iristea. Esku-ohean gaztea lotu eta sakana jaitsi egin behar izan zuten handik irteteko.
Rappel egiten, igeri egiten eta tirolinen bitartez lortu zuten azkenean 25 urteko arrasatearra errepide ondora eramatea. Handik helikopteroan eraman zuten, Huescako San Jorge ospitalera. 19:45ean eman zituzten bukatutzat erreskate lanak.