Arrasatear bat larri zauritu da bart izandako auto-istripu baten

Leire Kortabarria 2009ko aza. 6a, 16:41
Arrasatear bat larri zaurituta dago bart 22:30 inguruan Oñatiko Zubillaga auzoan gertatutako auto-istripu baten ondorioz. 206 batek eta Mercedes 280 batek izan zuten istripua; kontakizunen arabera, Mercedesa zirkulatzen zihoan, eta bidegurutze batetik beste autoa irten zen eta biek topo egin zuten.

Bost pertsona zihoazen guztira -bi 206an eta hiru Mercedesean-, eta, istripuaren ondorioz, hiruk zauriak izan zituzten. Suhiltzaileek horietako bat atera egin behar izan zuten autotik. Hiru zaurituak Debagoieneko Ospitalera eraman zituzten. Larrien zegoena Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten, eta han dago orain. Beste bati alta eman diot, eta hirugarrenak Debagoieneko Ospitalean jarraitzen du, baina plantan.

Bergaran, istripu arina

Beste alde batetik, gaur 14:00ak aldera bi autok elkar jo dute, aldamenetik. GI-627 errepidean izan da, Bergarako Ola parean. Istripu arina izan da eta, garabiek autoak kendu ondoren, zirkulazioa normaldu da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak