Bost pertsona zihoazen guztira -bi 206an eta hiru Mercedesean-, eta, istripuaren ondorioz, hiruk zauriak izan zituzten. Suhiltzaileek horietako bat atera egin behar izan zuten autotik. Hiru zaurituak Debagoieneko Ospitalera eraman zituzten. Larrien zegoena Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten, eta han dago orain. Beste bati alta eman diot, eta hirugarrenak Debagoieneko Ospitalean jarraitzen du, baina plantan.
Bergaran, istripu arina
Beste alde batetik, gaur 14:00ak aldera bi autok elkar jo dute, aldamenetik. GI-627 errepidean izan da, Bergarako Ola parean. Istripu arina izan da eta, garabiek autoak kendu ondoren, zirkulazioa normaldu da.