Open Street Map mundu mailako mapa librean mapeatuko dute Arrasate. Herriko kaleak, atariak, eraikinak eta gura diren puntu guztiak mapan nola markatu ikasiko dute herritarrek Arrasate mapeatzen ikastaroan.
Lehenbizi kalez kale ibiliko dira datuak batzen, eta gero sarean jarriko dute batutako informazio guztia.
Patxi Gaztelumendi gazte bulegoko teknikariak azaldu ditu Arrasate Irratian ikastaroaren xehetasunak. Entzun elkarrizketa