Obrei dagokienez, gaur aurkeztuko dute Arrasate Musikal edo Aprendizen Eskola izeneko eraikinean egindako kata eta eskoratze lanen gaineko txostena. Santa Barbara parkean argiteria publikoa berritzeko proiektua onartzeko proposatuko dute eta gaur aurkeztuko dute, baita ere, Arrasateko Irisgarritasun Plan berria.
Bestelako gaien artean, sexologia zerbitzuaren urritik abendura bitarteko egitarauari onespena eman edo ez aztertuko beharko dute zinegotziek eta lan eskaintza bat ere berbagai izango dute, izan ere, obra teknikari bat kontratatu gura du Udalak. Bitarteko izaeraz kontratatu gura du eta gaur hautaketa prozesurako oinarri arauak eta hautaketa prozesua deitzea aztertuko dute.
Hori guztia egingo dute gaur arratsaldean, 15:00etan hasita.