Egun hauetan adituak egoeraren azterketa sakona egiten dihardute. Hasteko, eraikinaren enkofratua kendu dute eta modu horretara azpiegituren egoera analizatuko dute. Beharrezkoak diren ikerketa lan guztiak egin ostean txosten bat landuko dute Arrasate Musikaleko eraikinaren egoeraren berri emateko.
Aste batzuk itxaron beharko ditugu, beraz, umeak Arrasate Musikalera itzuli ahalko diren edo ez jakiteko.